Ligako lehen bost jardunaldiak igarota, garaipena lortu ezinik jarraitzen du Oiartzunek. Hiru berdinketa eta porrot baten ostean, Betis hartu dute Karla Lekuona zelaian gipuzkoarrek, baina espainiarrek erdietsi dituzte hiru puntuak.
Partida aldeko jarri zaio Oiartzuni. 36. minutuan, korner batean Joanak sartu du etxekoen lehen gola, eta abantaila horrekin joan dira atsedenaldira. Ordea, ezin izan diote abantaila horri eutsi, eta bigarren zatia hasi eta berehala orekatu du markagailua Betisek. Sevillakoak aurretik jarri dira markagailuan, eta hirugarren golarekin aldea handitu dute. Marinak aldea murriztea lortu du, eta Oiartzun saiatu den arren berdinketaren gola sartzen, ezin izan du punturik urratu.