Bihar Berria-n

"Iragan sasoian egindakoa errepikatu dugu, eta horrek meritu handia dauka"

Sasoi ezin hobean da Bera Bera taldea, Liga titulua irabazi berri du. Eli Pinedo eta Maitane Etxeberria jokalariekin hitz egiteko aukera izan du BERRIAk. 

jarraia91976.jpg
jon eskudero
2014ko maiatzaren 15a
07:38
Entzun

Pozaren gozoan dira oraindik ere Bera Berako jokalariak, Liga titulua eskuratu zutenetik astebete ere pasatu ez denean. Taldearen jardunean gako izan dira Eli Pinedo eta Maitane Etxeberria. Taldeko zaharrena eta gazteena dira, hurrenez hurren, eta Jon Eskudero kazetariak haiekin hitz egiteko aukera izan du. Biharko erreportajearen aurrerapena, hemen.

Maitane Etxeberria

- "Eskerrak Pinedori. Taldeko gidaria da. Hitz batean, onena".

- "Europara bidaiatu, bi astean behin etxetik kanpo egon… Aldaketa handia izan da, baina betiko nahia nuen Bera Beran jokatzea".

Eli Pinedo

- "Iragan sasoian egindakoa berritu dugu, eta horrek meritu handia dauka. Kanpotik bestelakorik eman arren, sasoia luzea eta gogorra izan da".

- "Denok nahi genuen zerbait gehiago, baina izan gaitezen errealistak: gureak baino baliabide gehiago dituzte Europako taldeek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.