Hasieran gaurko etapa 130 kilometrokoa izango zela esana bazuten ere, antolatzaileek ibilbidea 59 kilometrora mugatu dute eguraldi txarrarengatik eta atzoko txingor erauntsiak errepidean eragindako kalteengatik.
Irteerari bere horretan eutsi diote, eta txirrindulariak Albertvilletik irtengo dira 14:30ean, eta Val Thorens arteko bidea egin beharko dute, baina hasieran baino 71 kilometro gutxiagoko bidea osatuz. Ibilbidean zehar jarritako hobariak ere bertan behera utzi dituzte, bat izan ezik, Val Thorenseko eskalatzailerik onenak jasoko duena.
Europako eski estaziorik altuena da Val Thorens, 2.000 metrotik gorakoa. Maila bereziko mendatea da, %5,5eko pendizarekin. Han erabakiko da lasterketa, eta bihar liderrak Pariserako bidea egingo du elastiko horiarekin.