Peiuko Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza eta Dominique Boutineau Frantziako eta Nazioarteko Pilota Federazioaren Presidenteakhamalaugarren zesta-punta txapelketa aurkeztu zuten atzo. Donibane Lohizunen iraganen da aurten, Campos Berri frontoian. Uztailaren 16an 20 jokalariz osaturiko bereizketa eginen da, uztaileko nazioarteko txapelketa baliatuz. Irailaren 12an behin-betiko bereizketa eginen da, sei bikote osatuz. Hiru taldeko bi sail osatuko dira, bikote guziek gaineratekoen kontra aritzeko. Sailkapen partidak irailaren 24tik 26ra jokatuko dira. Irailaren 29 eta 30ean finalerdiak jokatuko dira. Hirugarren eta laugarren posturako partida urriaren batean jokatuko da eta finala biharamunean, urriaren 2an. «Lehen sailkapenerako Miarritzen forma hoberenean dauden pilotariak atxikiko ditugu. Horiekin batera Ameriketan aritzen diren hoberenak izanen dira» azaldu zuen Boutineauk.
Irailaren 24tik urriaren 2ra jokatuko da hamalaugarren zezta-punta txapelketa Donibane Lohizunen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu