Irailaren 9an iritsiko da Espainiako Vuelta Bilbora
TXIRRINDULARITZA. Jakina zen 2011ko Espainiako Vueltako bi etapa Euskal Herrian amaituko zirela, baina, El Correo egunkariaren arabera, irailaren 9an iritsiko da Vuelta Bilbora. Hiriburura Salbeko zubitik sartzea da Bilboko Udalaren lehentasuna. Etapa Diego Lopez de Haro kale nagusian amaituko litzateke. Bestalde, gaur jokatuko da Paris-Tours klasikoa, denboraldiko azken-aurrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu