Edurne Pasabanek (Tolosa, Gipuzkoa) zortzi mila metrotik gorako munduko hamalau mendiak igo nahi ditu -munduko lehen emakumea litzateke-, hamar igoak ditu (azkena duela bi aste: Dhaulagiri, 8.167 metro), eta gaur jakinarazi du irailean saiatuko dela 11.a lortzen: Manaslu (8.163 metro). Beste hirurak: Kangchejunga (8.586; baliteke hurrengo urteko udaberrian egitea saioa), Shisha Pangma (8.046) eta Annapurna (8.091).
"Plana" 2010ean bukatzea gustatuko litzaiokeela esan du, eta gustura dabilela. "Asko gozatzen dut eta zoriontsua naiz gehien gustatzen zaidana egiteagatik".
Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol diputatuak lagundu dio agerraldian, eta oroigarri bat eman dio mendizaleari.
Mendia
Irailean saiatuko da Pasaban 11. 'zortzimilakoa' igotzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu