Gorka Iraizoz Espanyoleko atezain nafarra Athleticeko jokalaria izango da datozen lau denboraldietan. Denbora luzea pasa dute eztabaidan, eta, azkenean, lortu dute akordioa: Iñaki Lafuente atezaina Espanyoli utziko dio datorren denboraldian Athleticek, eta, horrez gain, 4,6 milioi euro ordaindu beharko dizkio. Klub bizkaitarrak bi milioi euro inguru ordainduko ditu orain eskudirutan eta gainerakoa epeka ordaintzen joango da.
Ligako azken partidan Gorka Iraizozek jada esan zuen ziurrenik Espaynoletik joan egingo zela, oso gutxi jokatzen ari zelako.
Hasieratik ibili da Athletic Iraizozen atzetik, baina orain arte ez da egon eskaintza finkorik. Azkenean, talde katalanak eskatzen zuena baino diru gutxiago jaso du. Izan ere, Paco Herrera Espanyoleko zuzendariakdatorren igandea arteko epea jarri zion talde txuri-gorriari azken mugimenduak egin zitzan Iraizoz fitxatzeko.
Futbola
Iraizoz Athleticera
Espanyolek emandako ultimatumaren ondoren, Gorka Iraizoz atezain nafarra Athleticek fitxatu du datozen lau denboraldietarako. Trukean, 4, 6 milioi euro ordaindu ditu eta Iñaki Lafuente urtebetez utzi behar izan dio Espanyoleri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu