Iraizoz: «Eginikoak ez du ezertarako balioko lana biribiltzen ez badugu»
Athleticeko jokalariak argi dute kanporaketa ez dagoela inondik inora erabakita. «Argi dago emaitza ona lortu dugula, baina Old Trafforden egindakoak ez du ezertarako balioko lana biribiltzen ez badugu. Oroitzapen ona izan nahi dugu», azpimarratu zuen atzo Gorka Iraizozek. Horretarako, datorren ostegunean barruan duten «guztia» emateko prest dira. «Bete-betean aritzen ez bagara, edozeinek irabaz diezaguke. Eta zer esanik Manchester Uniteden gisako talde batek». Atezainak, halaber, aitortu zuen Old Trafforden «oilo ipurdia» jarri zitzaiola zaleek emandako babesarekin. «Izugarria izan zen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu