Iritsi da zerrendaburuen garaia

Erredakzioa
2008ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Joan den asteburuan jokatu dira BERRIA Txapelketako lehen faseko azken bi kanporaketak. Amaitu da lehen zatia, eta iritsi da zerrendaburuen garaia. Hurrengo kanporaketara pasatzen azkenak Igorre eta Ezkarai izan dira. Joan den ostiralean, Lemoa hartu zuten mendean Igorrekoek, Lemoan bertan jokatutako kanporaketan. Igandean, Iparralde kanporatu zuen Ezkarai talde errioxarrak. Lehen fasea amaituta, nabarmentzekoa Markina, Igorre eta Ezkarai oso ongi hasi direla -lehen biak aurreneko aldiz ari dira txapelketan-.



LEMOA37

IGORRE 57

KADETEAK: Bilbao-Uriarte6

Gomez-Izurieta 22

GAZTEAK: Uriarte-Domeka 9

Arrese-Martin 22

NAGUSIAK: Erauskin II.a-Gojenola22

Atutxa-Lekue 13



Aurreneko bi partidetan utzi zuten irabazleek kanporaketa erabakita. Giro ederra izan zen Lemoako frontoian Bizkaiko bi talde aritu zirelako elkarren kontra. Kadeteen partida aise atera zuten aurrera Gomezek eta Izurietak. Hasieratik hartu zuten aldea, eta nahi eta ezinean aritu ziren Bilbao eta Uriarte kontrarioak.

Gazteen partidan, Arrese aritu zen kontrarioak baino koska bat gorago. Mailan horretan Bizkaian dagoen pilotaririk onenetakoa da Arrese aurrelaria, eta agerian utzi zuen hori hasieratik.

Nagusien partida hasterako alde handia zeukan Igorrek eta beste patxada bateko lehia ikusi zen. Erauskin II.ak eta Gojenolak ez zuten esku hutsik utzi Lemoa, eta irabazi egin zuten.

IPARRALDE 19

EZKARAI 66

KADETEAK: Beola-Beretterbide6

Victor-Oscar 22

GAZTEAK: Ugarte-Bilbao 4

Gorka-Merino II.a 22

NAGUSIAK: Pougets-Pebet9

Matute IV.a-Cecilio 22



Alde handia egon zen bi taldeen artean. Iparraldeko pilotariei eskarmentua falta zaie oraindik, eta espainiarrak geroz eta gehiago ari dira zailtzen. Igandean jokatutako kanporaketak kolore bakarra izan zuen: Ezkarairena. Orain arte jokatutako kanporaketa guztietan ez da horrenbesterainoko tanto alderik izan.

Kadeteen partida izan zen bi talde horien artean dagoen koskaren isla. Gazteen artean ere aldea handia izan zen tantoei begira, baina Ugarte-Bilbaok ez dute horren bikote ahula osatzen. Kontua da Gorkak eta Merino II.ak maila horretan ari direnen artean bikoterik sendoenetakoa osatzen dutela.

Nagusien partida hasterako erabakita zegoen dena, baina uste baino partida estuagoa irten zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.