Gaur egun ez dago Nazabal adinako aizkolaririk; aspaldi esana nuen hori. Zutikakoan ere asko hobetu du. Txapeldunen Ligako probei dagokienez, nik uste dut ez duela aldaketarik behar, orekatuta jartzen baitituzte probak. Bizitasuna behar da eta ez du zerikusirik ohiko Euskadiko Txapelketarekin. Arrospide, esatera, primeran moldatzen da lan laburretara, edozeinen parean, baina lan luzea denean prestakuntza behar da. Kanpotik ikusita, ez dirudi hain gogorra izan behar duenik lehia hori, baina oso zaila da, eta errekuperazio ahalmena behar da; ordu erdiz jarraian aritzea baino zailagoa da. Garai batean izan bagenu mota honetako probarik, gustukoagoa izango nukeen, baina bizitasuna galdu dugunok nahiago dugu Euskadiko Txapelketako lana; nik behintzat bai. Bestalde, urriaren 30ean Munduko Txapelketa jokatuko da, baina ez zait ongi iruditzen antolaketa. Nik uste dut hobeto pentsatu beharzutela, eta lehendik kanporaketa batzuk jokatu modu hartara. Izan ere, baliteke Euskadiko finala jokatu eta kanpoan geratzea probetara hobeto moldatzen dena; hautaketa bat egin behar zen. Egia da gero eta zailagoa dela data libreak aurkitzea, baina lehenago hasi behar zuten.
IRITZIA. Nazabal denera moldatzen da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu