Irlandak 18-21 irabazi dio Eskoziari Sei Nazioetan
ERRUGBIA. Eskoziak gertu izan zuen garaipena Sei Nazioen Torneoan, Irlandaren aurka, baina 18-21 galduta, partidarik irabazi gabe jarraitzen du. Irlandak, berriz, lau entseguri esker, bigarren garaipena poltsikoratu zuen herenegun Edinburgon (Eskozia), eta Frantzia eta Galesekin berdinduta dago, hiru partida jokatu eta bi irabazita. Ingalaterra dago buruan, hiru partidak irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu