Irlandak ezustea eman du Munduko Kopan, Australiari irabazita

Irlandarrek 6-15 hartu dituzte mendean australiarrak, txapelketako bigarren jardunaldian

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2011ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Zeelanda Berriko Munduko Kopako bigarren jardunaldian lehen ezustekoa izan zen atzo: Irlandak sekulako balentria lortu zuen Australia titulua irabazteko faboritoari irabazita (6-15). Irlandarrek aitzinean partida handia egin zuten, eta Ferris-Heaslip-O' Brien hirugarren lerroaren lanari esker, defentsan Australia nora ezean utzi zuten. O'Gara eta Sextonen zangoei esker, defentsako punturik gabe utzi zuen Irlandak Australia. Atzoko beste bi partidetan ez zen izan ezusterik, eta Argentina eta Hegoafrika oso erraz nagusitu ziren. Argentinarrek Errumaniari 43-8 irabazi zioten, eta hegoafrikarrek Fiji hartu zuten mendean (49-3).

Espainiako Ohorezko Mailako estreinakoan jardunaldian, berriz, Bizkaia Gernikak 17-3 irabazi zion Alcobendasi. Gaur Ampo Ordiziak eta Getxo Arteak jokatuko dute, Ciencias (12:00) eta Vigoko Unibertsitatearen aurka (12:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.