Berez, 21 urte azpiko lagunarteko norgehiagoka izan behar zuen atzo jokatu zutena Euskariansek eta Ipar Irlandako Munsterrek, baina irlandarrek 23 urteko jokalariak ere erabili zituzten, eta bazirudien talde nagusikoen ordezkoak zirela. Gainera, batek baino gehiagok jokatu du aurtengo Europako Kopan. Horren aurka ahal zuen guztia egin zuten gazte euskaldunek, baina azkenean 26-42 galdu zuten Anoeta txikian, gaurko partidaren atarian.
Lehen entsegua Euskariansek egin zuen; hain justu, Hegarty Miarritzeko jokalariak egin zuen jokaldi luzearen ondoren baloia marraz bestalde pausatuta. Handik aitzin, ordea, irlandarrak nagusitu egin ziren aitzinean, eta lau entsegu egin zituzten. Bigarrena Euskariansekoen huts batengatik izan zen. Atsedenaldira 7-28 heldu ziren.Bigarren zatian bizia jarri zuten Euskariansekoek, eta beste hiru entsegu egin zituzten, baina ez ziren nahikok izan Munsterren menderatzeko. Irlandarrek beste bi entsegu egin zituzten. Euskariansen Miarritzeko talde nagusiarekin entrenatzen diren Bergos, Hegarty, Saint-Jean eta Tilloles-Bordesek jokatu zuten.Hau izan zen Euskariansek hastapeneko hamabostekoa: Iginiz, Luro, Bergos; Mendibeltz, Saint-Jean; Barrokieta, Ternicien, Murillo; Tilloles-Bordes, Ithurriria; Labarthe, Abade, Hegarty (kap.), Hiriart; Apezetxea.
ERRUGBIA. EUROPAKO HEINEKEN KOPA
Irlandako Munster Euskarians baino helduagoa izan da
Irlandarrek 26-42 irabazi diete euskaldunei, baina ez zituzten 21 urte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu