Pilota

Irribarriak ez du lau t'erdikoa jokatuko

Eskuko minez dago, eta ez da txapelketan arituko. Aitor Mendizabalek hartuko du haren lekua.

Irribarria, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
ainara arratibel gascon
2017ko urriaren 3a
14:45
Entzun

Datorren larunbatean abiatuko da Lau t'erdiko Txapelketa, eta bertan hutsune nagusi bat izango da: Iker Irribarria. Aramako aurrelaria eskuko minez dago, eta ez du parte hartuko. Hala jakinarazi dute gaur goizean, Zarautzen (Gipuzkoa) egin den aurkezpenean. Aitor Mendizabalek hartuko du haren lekua. 

Erabakita daude lehen kanporaketak, eta ondorengoak izango dira: Jaka-Victor, Retegi-Elezkano, Ezkurdia-Mendizabal eta Laso-Artola. Lehen bi kanporaketetako irabazleak A multzoan ariko dira final-laurdenetan. Bertan izango dira Olaizola eta Bengoetxea. Beste bi norgehiagoketan gailentzen direnek B multzoa osatuko dute, Altuna eta Urrutikoetxearekin batera. 

Txapelketak, gainera, pilota hautatzaile berria izango du. Lan kontuak direla eta, Kepa Peñagarikanok hautatzaile izateko ardura utzi du, eta Martin Alustizak hartuko du haren lekua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.