Besteak beste, hockeyko selekzioek lehiatu ahal izango dute nazioarteko txapelketetan.
Irristaketako Nazioarteko Federazioaren batzarrean Kataluniako Irristaketa Federazioko presidente Ramon Basianak, Kataluniako Gobernuko Kiroletarako idazkari Rafael Niubok eta Kataluniako Kirol Federazioen Batasuneko presidente David Monerrek defenditu dute Kataluniaren jarrera. Nazioarteko Federazioaren erabakia pozarren hartu dute hirurek.
Selekzioak
Irristaketako Nazioarteko Federazioak Kataluniako selekzioak aintzatetsi ditu
Irristaketako kirolen Nazioarteko Federazioak Kataluniako selekzioak aintzatetsi ditu, eta, ondorioz, herrialde hartako selekzioek nazioarteko txapelketetan parte hartu ahal izango dute bihartik aurrera. AEBetan, Miamin, hartu du erabaki hori Nazioarteko Federazioak, eta behin betikoa izan dadin azaroan berretsi behar du. Dena den, behin betiko erabaki hori iritsi bitartean, nazioartean lehiatzeko aukera izango dute kirol arlo horretako Kataluniako selekzioek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu