IRUDIA. «Txikia, oso bildua eta polita»
«Bala gorriaren» sekretuak zabaldu dituzte lau haizeetara. Ferrarik atzo aurkeztu zuen denboraldi honetarako auto berria, F60a, eta, lehen entrenamendua egitearekin batera -irudian Massa, Mugelloko zirkuituan-, Felipe Massa brasildarrak adierazi zuen autoa «txikia, oso bildua eta polita» dela. Iaz bezala, Massa eta Kimi Raikkonen finlandiarra izango dira Ferrariko bi gidariak. 650 kilo pisatzen ditu autoak, eta motorrak 18.000 itzuli ematen ditu minutuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu