Irujo eta Merino finalean, Zubietak min hartu du eta
PILOTA. Atzo amaitu zen San Fermin torneoko A multzoa. Azken partidan Irujok eta Merino II.ak 6-3 irabazi zuten, une horretan Aitor Zubietak orkatila bihurritu baitzuen eta norgehiagoka bertan behera gelditu baitzen. Atzoko garaipenarekin eta larunbatekoarekin (22-15) lehenengo postuan sailkatu dira Irujo eta Merino torneoko finalera. Finala bihar jokatuko da, Labrit pilotalekuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu