Igandean jokatuko dute Iberokoak (Nafarroa) eta Zaratamokoak (Bizkaia) lau t'erdiko txapelketako finala, Bilboko Miribillan. Pilota aukeraketan, ez da arazorik izan materialarekin.
Ados daude Urrutikoetxea eta Irujo: ligaxkan elkarrekin jokatutako partidan baino sasoi hobean iritsiko dira biak finalera, eta, hortaz, partida hobea izatea espero dute. Urrutikoetxea nagusitu zen ligaxkakoan.
Apustuek Irujo jotzen dute faborito (100-70). Iberokoa, ordea, ez dator bat, eta esan du irabazteko aukerak %60-%40 daudela Urrutikoetxearen alde. Zaratamokoak, ordea, Irujoren bizkar utzi du faborito izatearen zama, haren palmaresari erreferentzia eginda.
Ikuslez bete egingo da pilotalekua.