Juan Martinez de Irujok Olaizola II.a izango du arerio buruz buruko txapelketako finalerdian, Rezustari 22-8 irabazi ondoren. Hasiera-hasieratik hartu du abantaila Iberokoak, besteak beste 11-2ko abantaila lortuz. 12-7raino gerturatu da Rezusta, baina tantoak bata bestearen atzetik egiten hasi da Irujo.
Beraz, Bengoetxea-Urrutikoetxea eta Olaizola II.a - Irujo izango dira bi finalerdiak.