BURUZ BURUKO TXAPELKETA

Irujo finalera sailkatu da, Idoateri 22-18 irabazita

Datorren asteburuan jokatuko den Olaizola II-Bengoetxea VI partidatik aterako da Irujoren aurkaria.

2012ko ekainaren 4a
15:53
Entzun

Juan Martinez de Irujo Buruz Buruko txapelketako finalean izango da, atzo Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa) Mikel Idoateri 22-18 irabazi ondoren. 

Idoate 0-6 hasi zen irabazten, baina Irujok buelta eman zion partidari (5-6). Idoatek, aldiz, ez zuen etsi eta berriro sei puntuko aldea lortu zuen (6-11).

Irujo ere ez zen atzean geratu, eta markagailua irauli zuen (16-11). Tanto bakar batera gerturatzea lortu zuen ondoren Idoatek birritan (17-16 eta 19-18), baina Irujok lortu zuen 22ra heltzea.

Bigarren finalista Olaizola II-Bengoetxea VI partidako irabazlea izango da. Datorren asteburuan jokatuko dute. Finalerdi hori atzeratu egin zuten Olaizolaren eskariz, eskubiko besoan arazoak zituela eta.

Horrek finala atzeratzea ekarri du: ekainaren 17tik 24ra. Bilbon izango da, Bizkaia pilotalekuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.