Dena prest da igandean Lehen Mailako Binakako Txapelketako finala jokatzeko, gaur hautatu baitituzte pilotak bi bikoteek, Donostian, Atano III.a pilotalekuan: Juan Martinez Irujo-Fernando Goñi Goñi III.a-k eta Aimar Olaizola Olaizola II.a-Oier Mendizabal Mendizabal II.a-k. Baina ez dira denak gustura geratu materialarekin, Irujok eta Goñi III.ak pilota biziagoak nahi zituztelako. "Alde handia dago bi bikoteen materialaren artean, alde nabarmena, eta hori ez da ona", esan du Goñi III.ak.
Olaizola II.a, aldiz, kontent zen. "Gure materialarekin gustura gaude eta hori da garrantzitsuena guretzat, ez besteek zer esaten duten".
Pilota denak 105 gramotik gorakoak dira. 300en bat lagun joan dira material hautaketara.
Atano III.ean bertan izango da finala, 18:00etatik aurrera (ETB1). Sarrera guztiak lehengo astean agortu ziren, salgai jarri eta berehala. Kantxako sarrerek 130 euro balio zuten, goi harmailakoek 60.
Iaz Olaizola II.a-Mendizabal II.a bikotea izan zen txapelduna. Irujok-Goñi III.ak 2005ean irabazi zuen.
Pilota
Irujo-Goñi III.a bikoteak pilota biziagoak nahi zituen finalerako
Igandean jokatuko dute Lehen Mailako Binakako Txapelketako finala, Olaizola II.a-Mendizabal II.aren aurka. Azkeneko bikote hori gustura geratu da materialarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu