Juan Martinez de Irujo hasi da apurka entrenatzen, eta litekeena da bi aste barruko buruz buruko partida jokatu ahal izatea. Aspen, behintzat, baikorrak dira, eta ia ziurtzat jotzen dute eskuko minak manomanistari ekiten utziko diola. Gai berean, enpresek atzo zehaztu zuten non jokatuko diren final-zortzirenak. Idoatek eta Gonzalezek Azkainen jokatuko dute ostiral gauean. Larunbatean bi partida jokatuko dira: Olaizola II.a eta Merino II.aren artekoa Iruñean, eta Urrutikoetxea eta Retegi Biren artekoa Zornotzan. Azkenik, Lasak eta Bengoetxea VI.ak igandean neurtuko dituzte indarrak, Eibarren.
Bestalde, Abel Barriolari atzo egin zioten ezker eskumuturreko lotailuetako ebakuntza. Dena ondo irten zen, eta gaur bertan jaso dezake sendagiria.
Irujo hasi da entrenatzen, eta litekeena da buruz burukoa jokatzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu