Pilota

Irujo: "Igandean jokatuko dut, eta gripea ez da aitzakia izango"

Iberokoak ordubeteko entrenamendu saio gogorra egin du Bilbon, eta gaixotasunaren zantzu txiki batzuk sumatzen dituen arren, etziko sasoi betean egotea espero du.

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko azaroaren 22a
18:45
Entzun

Juan Martinez de Irujo etzi Aimar Olaizolaren aurka arazorik gabe jokatzeko moduan egongo da. Gaur goizean, Bilboko pilotalekuan entrenamendu saio gogorra egin, eta ondo bukatu du. Oraindik ere gripearen zantzu batzuk dituen arren: «sudur estalia, mukiak...» hiru egunetan desagertuko direla uste du, eta sasoi betean kantxaratuko dela. Aimar Olaizola ere entrenatu da, Mikel Urrutikoetxearekin, eta bere burua trebe sumatu ez duen arren, garrantzia kendu dio saio txarrari.

«Asteartean baino hobeko ikusi dut neure burua, baina oraindik sintoma gutxi batzuk dauzkat. Baina, tira, egun batzuk daude aurretik, eta gogotsu nago. Igandean jokatzen badut, ondorio guztiak kontuan hartuta jokatuko dut, eta ez dago aitzakiarik». Alegia, Martinez de Irujo bere maila emateko moduan egongo da. Iberokoak ordubeteko entrenamendua egin du Erik Jaka pilotari afizionatuarekin, eta horrek estu hartu du. Jakak 18 urte ditu, eta debuta udaberrirako nahi du Aspek, maiatz aldera.

Entrenamenduaren lekuko Patxi Eugi eta Jokin Etxaniz izan dira. Aspeko teknikariak ere Irujoren hobekuntza sumatu du. «Astearteko saioarekin alderatuta, zerbait hobeto dago, eta iganderako ondo iritsiko dela auste dugu. Oraindik eztul pixka bat igartzen du, baina ez da aitzakia izango».

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.