Pilota

Irujo-Merino II.a eta Olaizola II.a-Begino, Bilboko pilotalekua irekitzeko

Binakako Txapelketako finalerdietako partida hura izango da Bizkaia pilotaleku berrian jokatuko den lehen estelarra. Halere, oraindik argitzeke dago Irujo jokatzeko moduan egongo den ala ez, belaunean min baitu. 

Imanol Magro Eizmendi.
2011ko martxoaren 14a
17:54
Entzun

Irujo-Merino II.a eta Olaizola II.a-Begino Binakako Txapelketako finalerdietako partida izango da Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den lehen estelarra.

Aspe eta Asegarce atzo bildu ziren txapelketaren finalerdien nondik norakoak zehazteko, eta arriskatu egin zuten Juan Martinez de Irujo Bilbora eramatean, ez baitago bere sasoirik onenean, min du belaun batean, eta ez litzateke harritzekoa ordezko batek jokatu behar izatea.

Finalerdiertako ligaxkako lehen jardunaldiko beste partida, berriz, EIbarren jokatuko da, Xala-Barriola eta Gonzalez-Laskurainen artean. 

Bizkaia pilotalekuko lehen jaialdia mistoa izango zela zabaldu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak; beraz, litekeena da pala partidaren batekin uztartea.

Txartelen salneurria zehaztuta dago honezkero. Garestienak —kantxakoak— 40 eurokoak izango dira, eta merkeenak —hirugarren solairukoak—, 10 eurokoak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.