Juan Martinez Irujo osatu da eta San Mateo jaietan itzuliko da frontoira, Logroñon (Espainia). Sanferminetatik egon da jokatu gabe, bi hilabetean, sorbalda batean min hartuta -zuntz haustura-. Iruñean jokatu zuen azkeneko partida, lau t'erdiko txapelketan. Harrezkero osatze lanetan egon ondotik, gaur egin du proba frontoian eta bale da. Igandean jokatuko du torneoko lehen partida.
Asegarce eta Aspe enpresetako pilotariak elkarrekin nahastuta ariko dira Logroñon aurten. Bi multzotan banatu dituzte bi enpresek sei bikote, eta multzo bakoitzeko onenak ariko dira irailaren 23ko finalean. A multzoa: Titin III.a-Beloki, Bengoetxea VI.a-Barriola eta Irujo-Begino. B multzoa: Olaizola II.a-Lasa III.a, Olaizola I.a-Pascual eta Xala-Zearra.
Torneoko aurreneko partida igandean jokatuko dute: Bengoetxea VI.a-Barriola eta Irujo-Beginok.
Pilota
Irujo San Mateo jaietan itzuliko da
Sanferminetatik jokatzeke egon da, min hartuta. Gaur proba egin du frontoian eta bale da. Igandean jokatuko du Logroñoko torneoko aurreneko partida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu