pilota

Irujo txapeldun, laugarrenez

22-13 irabazi dio Xalari Buruz Buruko finalean, Ogetan. Finala gaizki hasi duen arren (0-4), gero nagusi izan da. 2004an, 2006an eta iaz lortu zituen aurreko txapelak. Xala duela sei urte ere txapeldunorde izan zen.

2010eko ekainaren 20a
17:57
Entzun
Laugarren aldiz irabazi du Juan Martinez de Irujok Lehen Mailako Buruz Buruko txapela. Yves Salaberri Xala erraz gainditu du gaur Gasteizen, Ogetan: 22-13. Irujok 2004an, 2006an eta iaz lortu zituen aurreko txapelak.

Xalak Buruz Buruko bigarren finala jokatu du baina, aurrekoan bezala, galdu egin du. Hain zuzen, orduan -2004an- Irujoren beraren aurka galdu zuen: 22-14.

Partida hobeto hasi du Xalak: 0-4 jarri da aurretik. Lehen hamar pilotakadatan lortu ditu lau tanto horiek. Gero Irujok huts gutxiago egin ditu, dejadatan asmatu egin du, pilota ongi gurutzatu du eta 9-5 eta 12-6 jarri da aurretik. Handik aurrera kolorerik ez du izan finalak.

Irujok bost tanto egin ditu sakez, sei Xalak.

Partzialak: 0-4, 3-5, 9-5, 12-6, 12-9, 15-9, 20-10, 20-13, 22-13.

Ogeta ez da erabat bete.

Irujo: "Honek egin dit ilusiorik handiena"

Irujok adierazi du aurtengo txapelak eragin diola "ilusiorik handiena". Izan ere, "gero eta zailagoa da finalera iristea eta txapela irabaztea".

Xalak aitortu du hura hobea izan dela. "Merezi izan du irabaztea, hobea izan delako. Partidaren erditik aurrera sufritu egin dut. Arriskatu egin dut, baina ez dut asmatu".

Irujoren datuak

- Jaioterria. Ibero (Nafarroa).

- Jaioteguna. 1981eko azaroaren 4a.

- Garaiera. 1,85 metro.

- Pisua. 84 kilo.

- Debuta. 2003ko ekainaren 6an, Iruñeko Labrit frontoian.

- Garaipen zerrenda. Buruz buruko txapeldun (2004, 2006, 2009, 2010), binakako txapeldun (2006, 2005 eta 2009), lau t'erdiko txapeldun (2006), buruz buruko txapeldunorde (2005), binakako txapeldunorde (2004), eta lau t'erdiko txapeldunorde (2008).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.