Irujo-Zabaleta nagusitu dira Ardoaren Desafioan
PILOTA. Irujo-Zabaletak nagusitasunez irabazi zioten Olaizola II.a-Beroizi Logroñon (Espainia), sanmateoetako Ardoaren Desafioan (12-22). Gaur amaituko da pilota feria, binakako finalarekin. Etxeko bikotea, Titin III.a-Merino II.a, eta Berasaluze VIII.a-Albisu izango dira aurrez aurre (17:00, ETB1).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu