pilota

Irujok 22-11 irabazi dio Retegi Biri

2009ko azaroaren 14a
20:36
Entzun
Juan Martinez de Irujok eta Julen Retegik Retegi Bi Iruñeko Labrit pilotalekuan Lau t'erdiko Txapelketako partida erabakigarria jokatu dute gaur eta azkenean, lehenengoak irabazi du 22-11ko emaitzarekin.

Retegi Bi, beraz, lau t'erdiko txapelketan aukerarik gabe geratu da eta Irujok, berriz, lehen garaipena lortu du eta hurrengo partidan Titin III.ari irabazten badio, finalerako sailkatuko da.

Bihar, Gonzalez eta Titin III.ak Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa) jokatuko dute. Irabazleak aukera asko izango ditu finala jokatzeko, bi partida irabazita izango dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.