Pilota

Irujok baino pilota astunagoak aukeratu ditu Gonzalezek

Larunbatean jokatuko dute Buruz Buruko Txapelketako final-laurdena, Donostian.

2008ko maiatzaren 7a
15:55
Entzun
Juan Martinez Irujok baino pilota astunagoak hautatu ditu gaur goizean Sebastian Gonzalezek Donostian, Atano III.a pilotalekuan. Pilota indartsuagoak dira Gonzalezenak; Irujorenak, aldiz, mugitzeko arinagoak.

Biek larunbatean jokatuko dute Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako final-laurdena, Atanon. 18:00ak aldera hasiko da partida, eta baliteke Irujoren alde ateratzea apustuak, nahiz eta bestea izan zerrendaburua.

Oraingoz, Asier Olaizola eta Oinatz Bengoetxea dira finalerdietarako sailkatuta daudenak, final-laurdenetan hurrenez hurren Patxi Eugi eta Aimar Olaizola atzean utzi ondoren. Elkarren kontra ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.