Irujok eta Barriolak faborito direla erakusteko aukera dute gaur Iruñean

Titin eta Merino II.aren aurka jokatuko dute, binakako txapelketako ligaxkako lehen jardunaldiko partidan

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Lehen pilotakada jo aurretik, eurak dira binakako txapelketako izen nagusiak: Irujo eta Barriola. Hasieratik faborito jotako bikotea, eta arrazoiak egon badaude hori pentsatzeko, ez baitago bien ibilbidea eta gorputzaldia aztertzea baino. Zaleek ez dute ahaztu, esaterako, aurten Lekeitioko torneoan emaniko maila. Usteak, halere, kantxa gainean berretsi behar dira, eta gaur dute lehen aukera, Titin eta Merino II.aren aurka, Iruñean (17:00, Nitro).

Bi bikoteentzat Labriten hasiko da lehen ligaxkako maratoia. Hamalau partidako lehen fasea. Faboritoen sendotasuna ezin da jarri zalantzan; errioxarrena, berriz, neurtzeko dago. Merino sasoiko itzuli da gaixo egon ondoren, eta Titinek ez du gaizki jokatu azken partidetan, baina gaurkoak betebehar gogorregia dirudi. Hori bai, haien alde, elkar ezagutza, azken hilabeteetan maiz jokatu dutelako bikote eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.