Irujok eta Barriolak kostata irabazi diete Titini eta Merino II.ari (17-22)

Bengoetxea VI.a-Apraiz eta Arretxe II.a-Begino ariko dira elkarren aurka gaur Eibarko Astelenan

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Binakako Txapelketaren aurkezpenean bi bikotek bereganatu zuten arreta osoa, haien mailagatik: Irujok eta Barriolak, eta Olaizola II.ak eta Beroizek osatutakoak. Bi bikoteok jada jokatu dute txapelketako lehen partida, baita irabazi ere. Hori bai, egon da alderik bi bikoteek lortutako garaipenetan: Olaizola II.a-Beroizek aise irabazi zieten Berasaluze VIII.a-Albisuri herenegun Sestaon (10-22) eta Irujo-Barriolak ederki sufritu zuten atzo Iruñean Titin III.a-Merino II.a mendean hartzeko (17-22). Gaur eta bihar jokatuko dira lehen jardunaldiko beste bi partidak: gaur, Eibarren, Bengoetxea VI.a-Apraiz eta Arretxe II.a-Begino izango dira aurrez aurre; bihar berriz, Xala-Laskurainek eta Aritz Lasa-Zubietak neurtuko dituzte indarrak Tolosan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.