Martinez de Irujok partida bikaina jokatu zuen atzo Tolosan, eta harena izan zen hein handi batean Xala eta Laskurainen aurka lorturiko garaipenaren meritua (22-17). Beotibarkoa Iberokoak eta Barriolak lorturiko bigarren puntua da, eta euren faborito izaera indartzen jarraitzen dute. Xala eta Laskurainentzat, berriz, hasierako ligaxkako bigarren porrota da.
Harmailetan bildu ziren 400 ikusleek partida polita ikusi zuten, entretenigarria. Hasiera orekatua izan zen, eta bi bikoteek izan zituzten abantaila txikiak. Azken berdinketa, baina, 15nakoa izan zen, hortik aurrera urdinak nabarmendu baitziren, bereziki, Irujo. Aurrelariak hamabost tanto egin zituen guztira, eta azken txanpa bikaina. Azken hiru tantoak dira horren lagina, harenak izan baitziren: gantxoa, pilotada atzean eta txapagainekoa.
Gaur, bihar eta etzi txapelketako partidak jokatuko dira. Gaur, Iruñean (17:00), Berasaluze VIII.a-Albisu eta Bengoetxea-Apraizen artean. Bihar, Eibarren (17:00), Titin-Merino II.a eta Lasa-Zubietaren artean. Etzi, azkenik, Tolosan (16:30), Olaizola II.a-Beroiz eta Arretxe II.a-Beginok neurtuko dituzte indarrak.
Irujok eta Barriolak ligaxkako bigarren puntua lortu dute
Iberoko aurrelariak partida bikaina jokatu du, eta 22-17 irabazi diete Xala eta Laskuraini, Tolosan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu