PIlota

Irujok eta Rezustak irabazi, eta Artola eta Albisu txapelketatik kanpo geratu dira

Irujo, finalerdietako partidan. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2016ko martxoaren 20a
19:27
Entzun

Oso partida gogorra jokatu dute; 14-12 irabazten joan dira Albisu eta Artola. 14na berdinduta zeudenean, Artolak min hartu du eskuin eskuan —hatza atera du—, eta handik aurrera Irujok eta Rezustak menderatu dute partida. Izan ere, Artolak ezin zuen pilota eskuinez jo, eta, Albisuk lan ona egin duen arren, ez da nahikoa izan. Azkenean 22-16 irabazi dute Irujok eta Rezustak. Horrenbestez, Artola eta Albisu txapelketatik kanpo gelditu dira.

Orain, Bengoetxea eta Untoriaren kontra jokatuko dute Irujok eta Rezustak, eta irabazten duen bikotea finalera pasatuko da. Aimarren eta Urrutikoetxearen kontra jokatuko dute finala apirilaren 9an, Bilboko Bizkaia frontoian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.