Juan Martinez de Irujok binakako txapelketako finalerdietako partida jokatuko du bihar, Bilbon. Iberokoak tendinitisa zuen eskuin belauneko zurda errotulianoan, eta atzo proba gogorra egin zuen minari eusten zion ikusteko. Aritz Altadill prestatzaile fisikoaren begiradapean egin zuen, Barañainen, eta bere burua jokatzeko moduan ikusi zuen. Altadillek azaldu zuenez, tankera askotako ariketak egin zituzten, bereziki kolpetik gelditzekoak, halako mugimenduetan egiten baitu lan gehien zurda horrek.
Belauna ondo du Irujok; eskuak, baina, beste kontu bat dira. Azken partida biak nahiko minduta zituela bukatu zuen, eta ikusteko dago aste bakarrean eskuak behar beste sendatuko zaizkion.
Irujok ez du belauneko minik nabaritu proban, eta bihar jokatzea erabaki du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu