PILOTA

Irujok ez du jokatuko final-laurdenetako partida

Iberoko aurrelaria ez da osatu ezker eskuko hatz batean duen lesioaz, eta uko egin dio Jokin Altunaren aurka jokatzeari.

Irujo, min hartuta, binakako finalean. MARISOLA RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 26a
12:51
Entzun

Jokin Altuna Banakako Txapelketako finalerdietan dago jada. Jokatu gabe egin du aurrera. Juan Martinez de Irujorekin neurtu behar zituen indarrak datorren astehenean Tolosako Beotibar pilotalekuan final-laurdenetako azken kanporaketan, baina neurketa hori ez da azkenean jokatuko, Irujok uko egin baitio norgehiagoka hori jokatzeari. Iberoko aurrelariak bihar egin behar zuen proba erabakigarria jokatzeko moduan zegoen edo ez jakiteko, baina gaurko entrenamendu saioan konturatu da ezinezkoa zela garaiz osatzea. Altuna III.ak Mikel Urrutikoetxea edo Joseba Ezkurdia izango du aurkari finalerdietan. Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak igande honetan jokatuko dute elkarren aurka, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.