Pilota

Irujok irabazi du Nafarroako lau t'erdiko txapelketa

Aimar Olaizolak eta Juan Martinez Irujok EPELek antolatzen duen Nafarroako lau t'erdiko txapelketako finala jokatu dute gaur Iruñeko Labriten. Irujok 22 eta 15 irabazi dio Olaizolari. Partidak ikusmin handi sortu du, buruz buruko azken finaleko protagonistak aritu baitira aurrez-aurre. Partida hasieran Olaizola zen faborito apustuetan: 100-40ri. Partida amaieran tanto politak egin baditu ere, ezin izan dio buelta eman Irujok hasieratik eskuratu duen abantailari.

2006ko uztailaren 7a
16:20
Entzun
Martinez Irujok erraz lortu du San Fermin Torneoko bere lehen txapela. Hala ere, asteazkenean gogor kritikatu zuen Juan Mari Juaristik egindako pilota aukeraketa. “Hautatzaileak eginiko lana ez zait batere gustatu, Cipriren pilotei boikota egiten die. Nik apur bat gehiago ibil zitezkeen pilotak nahi nituen”, esan zuen Iberokoak. Irujok “besterik ez zegoelako” bereak eta Olaizolarenak antzeko pilotak zirela adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.