Irujok irabazi egin du Ordizian, ongi jokatuta
PILOTA. Irujok eta Laskurainek 22-15 irabazi zieten atzo Titin III.a eta Zubietari, Ordizian. Iberokoa pattal antzean zebilen azkenaldian, baina atzo erakustaldia eman zuen, Andre Mari Zuriaren torneorako prest dagoela erakutsiz. Bestalde, Xalak ez du partidarik jokatuko hurrengo hiru asteetan, ezker hankako abduktorean min duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu