Juan Martindez de Irujok ez du hutsik egingo larunbatean, eta Bizkaia pilotalekuaren inauguruazioan ariko da Merino II.arekin batera Binakako Pilota Txapelketako finalerdietan, Olaizola II.a eta Beginoren aurka. Ezker belaunean tendinitisa du iberoarrak, baita bi eskuetan ere.
"Esprint saio batzuk egin ditugu, erritmo aldaketatan belaunak nola erantzuten duen ikusteko, eta larunbatean jokatzeko moduan nagoela ikusi dugu", esan du Irujok. Aritz Altadill prestatzaile fisikoarekin izan da Irujo froga horiek egiten.
Pilota aukeraketan pilota biziak aukeratu zituzten pilotariek, eta pilotaleku berriko zorua eta frontisa goratu zituzten. Atzo jakin zenez, beste finalerdi bat ere Bizkaia pilotalekuan, bi aste barru. Finala ere bertan jokatuko da aurten.