Pilota

Irujok pilota biziagoak hautatu ditu

Aimar Olaizolak gustura bukatu du materialarekin. Jende ugari joan da Atano III.eneko aukeraketara. Igande arratsaldean izango da Buruz Buruko finala.

2009ko ekainaren 4a
17:53
Entzun
Juan Martinez Irujok igandean Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalean Aimar Olaizolak baino pilota biziagoak erabiliko ditu, halakoak hautatu dituelako gaur eguerdian Donostian, Atano III.a pilotalekuan. Ez da hori, ordea, ezustea izan. 106,7 eta 105,9 gramo pisatzen dute Irujok aukeratutako pilotek, 106,4 eta 105,3 Olaizolarenek.

Aurrenak ez du, dena den, materialari buruz adierazpenik egin nahi izan. Olaizolak bai, eta kontent zen. "Gustura nago hautatu ditudan pilotekin, beti hartzen ditudan modukoak dira".

Irujok iragarri du partidari "erritmo handia" jartzen saiatuko dela, baina haren aurkaria horren jakitun da, "horrelako jokatzen duelako".

Patxi Eugi izan du gaur laguntzaile Irujok, Asier anaia Aimar Olaizolak. Entrenamendu txikia ere egin dute Atano III.ean.

Ohi bezala, jendetza bildu da pilotalekuan; mila lagun inguru.

Igandean izango da finala, 18:00ak aldera hasita (ETB1). Iaz, Oinatz Bengoetxeak eraman zuen txapela. Aurtengo finalistek bina titulu dituzte irabaziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.