ERREPORTAJE AURRERAPENA. Pilota

Irujoren hamargarren finala

Orain arteko bederatzi finalen laburpena egin dio BERRIAri, eta honek erreportajea argitaratuko du bihar.

2009ko ekainaren 2a
16:36
Entzun
Juan Martinez Irujok Lehen Mailako bere hamargarren finala jokatuko du igandean: Buruz Burukoa, Aimar Olaizolaren aurka, Donostian. Orain arteko bederatzi finalen laburpena egin dio BERRIAri, eta honek bihar argitaratuko du erreportajea.

Bederatzi haietatik sei aldiz irabazi du txapela. Hurrengo finala du helburu, ordea. "Kirolean, iragana iragan da", esan dio Irujok egunkariari Iruñean, Nafarroako Unibertsitateko gimnasioaren atzealdean eserita.

18:00ak aldera hasiko da igandeko partida (ETB1), Atano III.a pilotalekuan. "Nire jokoak arduratzen nau gehien, nire maila emateak. Finala parean dago, Aimar oso ondo egokitzen delako, bai nire jokora eta bai edozeinera".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.