Pilota

Irurtzun ere BERRIA Txapelketako finalera

Zazpi Iturriri 53-38 irabazi dio gaur. Aurrera Saiazek ostegunean lortu zuen txartela. Martxoaren 28an edo apirilaren 4an jokatuko dute finala.

2009ko martxoaren 21a
17:43
Entzun
Irurtzun (Nafarroa) da VI. BERRIA Pilota Txapelketako beste finalista, gaur goizean Hernanin (Gipuzkoa) finalerdian Zazpi Iturriri (Amezketa, Gipuzkoa) 53-38 irabazita -tanto gehien egiten dituena sailkatzen da-. Ostegunean Aurrera Saiazek (Tolosa-Bidegoian, Gipuzkoa) lortu zuen txartela, Zugarralde (Burlata, Nafarroa) 54-48 hartuta mendean.

Gazteetan eta nagusietan Irurtzun nagusitu da gaur (22-12 eta 22-4), kadeetan Zazpi Iturri (9-22). Biak izanak dira BERRIA Txapelketako garaileak: Zazpi Iturri 2004an, Irurtzun 2007an. Aurrera Saiaz, berriz, 2004an txapeldunorde izan zen.

Hilaren 28an edo apirilaren 4an izango da finala, Hernanin; zalantza dute antolatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.