Irurtzunek 2-1 irabazi dio Iparraldeko taldeari
BERRIA TXAPELKETA. Irurtzunek ez zuen hutsik egin atzo Hernaniko Udal pilotalekuan, eta Iparraldeko taldea 2-1 mendean hartu ostean, BERRIA Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu da. Kadeteetan eta nagusietan nagusi izan ziren nafarrak, 22-3 eta 22-6 irabazita, hurrenez hurren. Iparraldeak jubeniletan lortu zuen ohorezko puntua, arratsaldeko partidarik onenean (21-22). Gaur Andoaingo Gaztelekuk eta Gasteizko Zaramagak final-zortzirenetako azken kanporaketa jokatuko dute Hernanin bertan. Ez dago faborito garbirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu