Santurtzi jaioterrian hil zen atzo Urra, Athleticek jakinarazi duenez. Hain zuzen ere, talde txuri-gorrian egin zituen bere futbolari garaiko urterik onenak, 1935-36 denboraldian hasi eta 1945-46 arte.
Espainiako Liga birrita irabazi zuen Athleticekin, 1935-1936 eta 1942-43 denboraldietan. Espainiako Kopa, berriz, hirutan: 1943an, 1944an, eta 1945ean.
Azken denboraldi horren ondoren, Realak fitxatu zuen, eta talde horretan jokatu zuen beste lau urtez. Bi aldiz bigarren mailatik lehenera igotzea lortu zuen Realarekin.
Futbola
Isidro Urra Atlheticeko eta Realeko jokalari ohia hil da
40ko hamarkadan punta-puntako futbol jokalaria izan zen Isidro Urra zendu zen atzo Santurtzin (Bizkaia), 89 urte zituela. 1935etik 1946ra Atlheticeko jokalaria izan zen urra, eta, ondoren, Realekoa beste lau denboralditan. Dena den, Athleticen bizi izan zuen sasoirik loriatsuena: Espainiako Liga bi aldiz irabazi zuen talde horrekin, eta Kopa hiru bider.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu