Isinbaieva: «Munduko marken gose nengoen»
ATLETISMOA. Jelena Isinbaievak atzo aitortu zuen Berlinen jokatutako Munduko Txapelketan huts egin ondoren, munduko marken bat lortzeko gosez zegoela. Atleta errusiarrak pertika jauziko munduko marka berria lortu zuen herenegun, Zurichen (Suitza), Urrezko Ligako azken-aurreko proban. 5,06 metro saltatu zuen, berak zuen munduko marka baino zentimetro bat gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu