Istiluak izan dira Bilbon, sarrera gutxi zeudelako
REALA-ATHLETIC. Realak Athletici emandako 600 sarrerak aitaren batean amaitu ziren atzo, eta zale zuri-gorri asko gabe geratu ziren. Horren ondorioz, zenbait zale Ibaiganera joan ziren, eta han istiluak eragin zituzten. Athleticek istilu horiek deitoratu zituen prentsa ohar baten bidez. Ohar horretan Athleticek argi utzi nahi izan zuen «Realaren ardura» dela sarreren salmenta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu