Nazioartean selekzio historikoa da Ingalaterrakoa, baina duen osperako, titulu gutxi irabazitakoa —1966ko Munduko Kopa soilik—. Horregatik, gaur egun handia izan zitekeen futbolaren sorterrian: Italiaren aurka jokatu du finala Ingalaterrak, non eta etxean, Londresen, Wembley estadioan (penaltietan galdu du).
Hori dela eta, milaka izan dira gaur Londresen elkartu diren hooligan-ak, eta tartean istiluak sortu dituzte batzuek. Ikustekoak dira irudiak: botilen eta bestelakoen jaurtiketa, suziriak, Wembleyn sarrerarik gabe sartzeko saiakerak... estadioaren barruan 65.000 lagun elkartu dira; Erresuma Batuan pandemia hasi zenetik egin den ekitaldirik handiena da.
🚨 | NEW: Bottles and Missiles being thrown Bottles thrown at Leicester Square, London
— News For All (@NewsForAllUK) July 11, 2021
pic.twitter.com/bwa2by3XKT
Hooligans ingleses sin entrada se cuelan en Wembley. Hay que recordar que la selección de Inglaterra sólo ha ganado un título internacional de fútbol y encima con un gol fantasma jugando en casa.#EURO2020#ita#engpic.twitter.com/MkFq06aE5o
— Jagoba Álvarez Ereño 🔻 (@Jagospierre) July 11, 2021
Zaletuak goizean goizetik ibili dira Londresko kaleetan eta tabernetan, eta arratsaldean zehar zaila izan da Wembleyko metro geltokia eta estadioa lotzen dituen bidean ibiltzea.
Atzo bertan ere Ingalaterrako selekzioko jokalariak animatzera joan ziren ehundaka zale azken entrenamendura. Babesa eskertu zien Harry Kane kapitainak: «Horrenbeste zale kalean ikusteak eta hotelera iristean egin diguten ongi etorriak erakusten du aukera historiko baten aurrean gaudela», adierazi zuen aurrelariak.