Istxenkok seigarren urrea irabazi du Shanghain
IGERIKETA. Errusiako selekzioa nahierara aritu da igeriketa sinkronizatuan, Munduko Txapelketan, Shanghain (Txina). Egitarauko zazpi probetan lortu du urrezko domina, eta batean izan ezik, igerilari bat izan da beti presente: Natalia Istxenko. Hura da, beraz, Munduko Txapelketako lehen izarra, sei urre eskuratuta. Gaurtik aurrera igerilariak ariko dira lehian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu