Lekeitioko (Bizkaia) Isuntzak eta Astillerok eskuratu dute datorren urtean Eusko Label ligan arraun egiteko txartela. Portugaleteko uretan (Bizkaia) jokatu den kanporaketan lortu dute maila igoera, gaur goizean.
Isuntzak alde nabarmenarekin irabazi zuen, atzo, Bermeon (Bizkaia), eta bigarren traineru onena izan da, gaur, Portugaleten, Astilleroren atzetik.
Galiziarrak laugarren postuan gelditu ziren, atzo, kanporaketako lehen jardunaldian, eta lehiatik kanpo gelditu zirela pentsa zitekeen arren, maila gorenera sailkatzea lortu dute, gaurko estropadan denborarik onena eginda. Kanporaketan 46 ehunengatik soilik hartu dio aurre Meirari.
Isuntza eta Astillero igo dira Eusko Label ligara. Gaur Astillerok irabazi du. Isuntza garaile kanporaketan, eta Astillero eta Meira berdinduta, baina bi egunetako denborekin, 0,46 ehunen espainiarren alde. @berria#Arraunapic.twitter.com/NlZLDa6DES
— Aitor Manterola (@AitorManterola) 16 de septiembre de 2018
San Juan izan da sailkapenean azkena, eta, horrenbestez, datorren urtean, KAE 1 ligan ariko da.
Euskotren ligari dagokionez, ETE ligako txapeldun den Donostiarrak, maila gorenean lehiatzeko sailkatzea lortu du, igoera kanporaketan Hondarribia gailenduta. Azken horrek, berriz, maila galdu du, eta ETE ligan egingo du arraun datorren urtean.
KaiarribaDonost
— Aitor Manterola (@AitorManterola) 16 de septiembre de 2018
igo da Euskotren ligara, eta @HondarribiaAE
jaitsi da ETE ligara. Gaur ere aurretik donostiarrak, Portugaleten. @berria
#Arraunapic.twitter.com/gqD2IaaRdu
Azken bandera, Hondarribira
Portugaleteko izan da aurtengo Eusko Label ligako azken bandera. Hondarribiak eraman du etxera. Aurten irabazi duen laugarrena. Zazpi segunduko aldea atera dio Oriori, 14koa Zierbenari, 15ekoa Cabori eta 19koa Urdaibairi. Azken horrek atzo lortu zuen zazpigarren aldiz Eusko Label ligan gailentzea. Gaur jaso du garaikurra.
Bestalde, Sanpedrotarrako Ander Etxegoienek irabazi du patroi onenaren saria.