Italia-Serbia partidako istiluak ikertuko ditu UEFAk

2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
NAZIOARTEA. Europako Futbol Federazioak (UEFA) ikerketa bat hasi du, herenegun Italiak eta Serbiak Genovan jokatu zuten neurketan izandako istilu larriengatik. Serbiako zenbait muturreko zalek istilu larriak eragin zituzten partida hasi aurretik eta behin partida hasita, eta, azkenean, epaileak bertan behera utzi zuen neurketa, seigarren minutuan. Poliziak hamazazpi zale atxilotu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.