Kirola

Italiak lehen garaipena lortu du Sei Nazioetan, Frantziaren aurka

Italiarrak 22-21 gailendu zaizkio Frantziari, Erroman jokatu den partidan.

2011ko martxoaren 12a
17:37
Entzun

Egun historikoa izango da gaurkoa Italiako errugbizaleentzat. Lehen aldiz italiarrek Sei Nazioko partida bat irabazi dute, eta ez nolanahiko aurkariaren kontra, gainera. Frantziari 22-21 irabazi dio Italiak.

2000. urtean hasi zen Italia torneoan parte hartzen, eta gaur iazko txapeldunaren aurka lortu du garaipena. Gaur galdu ondoren, Frantziak zaila izango du iazko lorpena errepikatzea, batez ere Ingalaterrak bihar Eskoziari irabazten badio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.